XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Paretetan eskegita famelia oroimenak: ebanozko domina, Afrikan misiolari hil zen osabarena; agatazko lepokoa; flauta bat, Andetako zurez landua; eta abaniko bat Japongo izeba mojak bidalitakoa.

Mundu dekadente baten erakustokia.

- Telebista ikusi nahi baldin baduzu etorri lasai!.

Bixenta, nirekiko amaren papera hartu zuena.

Euria egiten zuenero triste jartzen zena eta bere katemea besoetan hartuta erretolika bera botatzen zidana, nire gelan sartuta.

- Nik artista izan nahi nuen eta Europako hiri handienetako hoteletan denboraldia pasa, antzestoki dotoreenetan lan egin ondoren.

Ze, ni oso ona nintzen abesten, eta dantzatzen, eta nuen gorputz bat....

Ez orain bezalakoa, noski, baina ikusi izan bazenu! Printzesa batena, azal zuri eta leunarekin.

Gizonezkoek gauza asko esaten zidaten, batzuk pikante xamarrak.

Baina orduan senartzat hartuko nuena ezagutu nuen, hemen argazkian agertzen dena.

Arkitektoa zen eta guapoa.

Konturatzen zara, zein guapoa, bere sonbrero eta korbatarekin.

Pelikula batetako aktorea ematen ez du bada, txora-txoratuta utzi ninduen.

Eta hitz-jario eta engainatzaile bera bezalakorik ez, esaten zidan: Bixenta, zure azalak zuriagatik ezkongaiek erabili dezakete soinekoa egiteko ehuntzat.